|
¡Ayúdanos!
Listados de muertos y
desaparecidos:
Abadiño
Atxondo
Berriz
Durango
Elorrio
Ermua
Garai
Iurreta
Izurtza
Mallabia
Mañaria
Otxandio
Zaldibar
|
Castet Eguna, 2009

Hamazazpigarren urtez jarraian egingo da Castet Eguna, 1991an
hasi baitzen egun hau antolatzen. Santamañezarren 1937ko apirilaren
25ean borrokan hildako Iñaki Casteten izena hartu zuen Euskal Herria eta
askatasunaren alde borrokan hildakoen omenez. Egun hartan, Intxorta
jausita, borroka latza izan zen Santamañezarren faxisten erasoaldiari
eutsi nahian. Berrogeiren bat gudari eta miliziano hil ziren borroka
hartan. Horien guztien eta, oro har, Durangaldeko gudari eta milizianoen
omenez egiten da Castet Eguna. Iaztik, gainera, Durangaldeko lau
elkarteek eta Ahaztuakek egiten dugu deia Castet Eguneko
ekitaldietarako.
Aurten honako egitaraua antolatu dugu: apirilaren 24an, ostirala,
22:00etan Fermin Balentziaren kantaldia Zaldibarko Gaztetxean.
Apirilaren 26an, igandea, 11:00etan ekitaldia Santamañezarreko
tontorrean. Hara igoteko hitzordua: 10:00etan udaletxeko plazan.
13:00etan hamahirutakoa izango da Castet Elkartean.
Berriz 1936
Gogoratzen Elkartea
Durango 1936
Kultur Elkartea
Andikona
Elkartea (Otxandio)
Castet
Elkartea (Zaldibar)
Ahaztuak
1937-1977
|
|