|
Actividades (2007)
Proyecto de investigación presentado al ayuntamiento
de
Durango (12-11-2007)
De este proyecto sólo existe versión
en euskara.
Durangoko Oroimen Historikoa Lantzen:
1936-1945
ikerketa-proposamena,
Durango 1936 kultur
elkarteak Durangoko Udaletxearekin eta Gerediaga
Elkartearekin batera hitzartzeko
Helburu nagusia
Ondoko
lerroetan zehazten den proposamenaren helburu
nagusia zera da: Durangon 1936tik 1945era bitarteko
jazotako hainbat gertaera dokumentatzea eta
zerrendatzea, ahalik modu digitalean, artxibo edo
agiritegi berezia sortzeko eta durangar ororen
eskutara jartzeko. Ikerketa honek agiriak jasotzea
luke helburutzat, eta horiek egoki eratzea eta
gordetzea, inola ez interpretatzea. Behin agiriak
jasota eta egoki eratuta, durangar eta herritar orok
kontsultatzeko moduan jartzea ere zereginetakoa
litzateke.
Zeregin zehatzen zerrendatzea
Asmo
hau gauzatzeko, besteak beste, ondoko zereginak
aurreikusten dira:
1.
1936-1939 bitarteko gerrate zibilean alde biek
soldadutzat hartu zituzten herritarren zerrendak
egitea. Errepublikaren aldetik, hasierako
milizietako partaideak eta ondorengo Euzko
Gudarosteko gudariak zerrendatzea litzateke;
bestetik, Ejército Nacional zelakoan parte hartu
zutenen zerrendatzea.
2.
Gerrate zibilean gertatutako hildako eta zauritutako
guztien zerrendatzea. Atal honetan frentean zein
herrian, erbestean zein edonon gertatutako heriotza
guztiak zerrendatu beharko lirateke, bakoitzaren
berezitasunak argi adierazita. Desagertuen kontua
ere zerrendatu beharko litzateke. Eta frentean eta
bonbardaketetan zauritutakoak ere bai.
3.
Frankismoak gauzatutako desjabetzeak zerrendatzea.
4.
Frankismoak errepresaliatutakoak zerrendatzea:
errepublikaren alde armak hartu zituztelako zein
herritar hutsak izanik errepublikaren alde zirelako.
Bereziki langile-batailoietan eta
kontzentrazio-zelaietan egondakoak zerrendatu
beharko lirateke, euren ibilbidea jasoz.
Kartzelaratzeak eta gertatutako epaiketak ere
zerrendatu beharko lirateke. Funtzionaritzatik
egotzitakoak ere bai.
5.
Erbestera joan zirenen zerrendatzea: nortzuk, nora,
noiz eta zelan joan ziren, eta zeintzuk itzuli ziren
eta zeintzuk ez.
6.
Durangoko emakume-kartzelaren historia jasotzea:
bertan egon ziren emakume-presoen zerrenda.
7.
Durango berreraikitzen langile-batailoietan egon
ziren presoen zerrendatzea.
Horretarako 1936tik aurrerako Cajas de oficio,
cajas de correspondencia, cajas de sanidad militar,
caja de ejército, cajas de juzgados, caja de
gobierno municipal, caja de personal, libros de
actas del ayuntamiento eta halako agiritegiak
arakatu beharko liateke.
Horiez
gain, besteak beste, ondoko artxiboetan ere aztertu
beharko litzateke eta durangarrekin zerikusia duten
agiri guztiak jaso (kopiaren bidez, noski), egoki
gordetzeko eta eratzeko eta modu digitalean
herritarren kontsultarako prestatzeko:
-Archivo General de la Guerra Civil de Salamanca
(Fondo Político-Social Barcelona, Fondo
Político-Social Bilbao). Hemengo agirietan, besteak
beste, errepublikaren aldekoek hartutako neurriak
jasotzen dira, eta frenterako mobilizatutako
herritarreni zenak.
-Archivo Intermedio de la Región Militar Noroeste
(Ferrol, A Coruña). Hemen herritarren aurka eginiko
instrukzioak eta sumarioak biltzen dira.
-Archivo Histórico Nacional, Madrilekoa, bereziki
Sección de Gobernación eta Fondos Contemporáneos
deitutako atalak.
-Alcalá de Henaresko rchivo General de la
Administración.
-Madrileko Archivo del a Fundación Pablo Iglesias.
-Madileko Archivo del a Comisión Ejecutiva del a
UGT.
-Arteako Archivo del Nacionalismo Vasco.
-Bergarako Irargi artxiboa (Centro de Patrimonio
Documental de Euskadi).
-Eusko
Ikaskuntzaren Hondarribiko Centro de Documentación
de Historia Contemporánea del País Vasco.
-Archivo Foral de Bizkaia. Hemen hauteskundeei
buruzko agirietan herrietako hautagaien militantzia
politikoa zein izan zen zehatz daiteke, eta ondoren
jaso zuten errepresioaren esanahia ulertu.
-Archivo Histórico Provincial.
-Eta
beste edozein artxibo, guk aurreikusten ez duguna
baina aldi historiko horri buruz Durangori buruz edo
durangarrei buruz informazioa izan dezakeena. Zentzu
honetan, ikertzaileen zeregina litzateke balizko
artxibategiak ikertzea eta baliagarriak direnak
identifikatzea.
-Beharrezkoa litzateke, baita ere, erakunde eta
elkarteen agirien bilduma egiteaz gain, garai
horretako prentsako hustuketa egitea, eta Durangori
buruz edo durangarrei buruz diharduten berriak
jasotzea.
Hau
guzti hau iturri idatziei dagokio, eta asmoa, hauek
jasotzea, egoki eratzea eta taxutzea, eta
eskuragarri jartzea da, lehen esan den bezala.
Alabaina, lekukotasun idatzi horiez gain, garai
hartako ahozko lekukotasunak jasotzea ere oso
beharrezkotzat jotzen da, eta sasoi hura bizi izan
zutenei ere elkarrizketak egitea aurreikusten da.
Elkarrizketa hauek modu sistematiko eta metodologia
zehatzean oinarrituta egin beharko lirateke, eta
ekarpen hori adierazteko nahi duten herritarrei
egin.
Ahozko
informazioaren bilketan ere, helburua lekukotasunak
jasotzea litzateke, eta inola ere ez interpretatzea.
Material hau, idatzia bezala, egoki gorde eta
antolatuko litzateke.
Metodologia
Ekimen
hau aurrera ateratzeko ondoko bidea proposatzen da:
i.
Hitzarmen bat sinatzea Durangoko Udaletxearen,
Gerediaga Elkartearen eta Durango 1936 Kultur
Elkartearen artean ekimen hau aurrera ateratzeko.
ii.
Jasoko litzatekeen agiri-funtsaren kopia bana
Durangoko Udal Artxiboaren eta Gerediaga Elkartearen
kudeaketaren ardurapean uztea, herritarren
kontsultarako zabalik egongo direlarik.
iii.
Jasoko litzatekeen agiri-funtsa modu digitalean
gordetzea, eta ahal izanez gero sarean
zintzilikatzea, edo sarearen bitartez kontsulta
ahalbidetzea.
iv.
Jasoko litzakeen agiri-funtsa modu egokian eratzea
eta taxutzea.
v.
Agirien bilaketa, bilketa, eraketa eta
digitalizatzea burutzeko ikerketa-deialdia
zabaltzea.
vi.
Durangoko Udaletxeak ikerketaren koste ekonomikoa
bere gain hartzea.
vii.
Ikerketa-deialdia egiteko eta berau erabakitzeko
Durangoko Udaletxeak, Gerediaga Elkarteak eta
Durango 1936 kultur
elkarteak osaturiko batzordea
eratzea. Batzorde hau eratzeko aipatutako elkarteek
eta erakundeek euren kideak edo kanpoko adituak
izenda ditzakete. Edozelan ere, batzordea txikia eta
ekimentsua izatea litzateke onena, bere lana prozesu
hau guztia bizkortzea da eta.
Oharrak
Hemen
aurkeztu den ekimena burutu beharko litzatekeen
ikerkuntza-lerro baten hasiera baino ez litzateke
izango. Zentzu honetan, frankismoan bizi izandako
errepresio giroa aztertu nahi da eta.
Bestalde, hemen aurkezten den proposamenak
hobekuntzak bere gain hartzeko ere zabalik dago,
beti ere, bere muina aldatzen ez delarik.
Durangon, 2007ko azaroaren 12an
Durango 1936 kultur
elkartea

|