Paulino Aranoa Ormaetxea

Berrizko Sarrian sortu arren bere bizialdirik handiena Matienan (Abadiño) eman zuen Paulinok.

Gerra aurretik, marinako soldadu zela, Errepublikaren aldarrikapena ezagutu eta Alfonso XIII. erregea Cartagenan ihes egiten ikusi zuen Paulinok.

Geroago, 1936ko faxisten altxamenduari erantzunez, boluntario joan zen Kirikiño batailoira. Faxisten esku jausi arteko ibilbidea ondo gogoan gorde zuen Paulinok ...

Gehiago irakurri


Albisteak

Irailak 11, Berrizen

Atzo, irailaren 11az, Berrizen, gorazarrea egin zieten Felipe Urtiaga plazan1936-1939ko gerran fusilatuei, frentean hildakoei, atxilotuei, kartzelan hildakoei eta errepresaliatu beriztarrei. Ekitaldia Berriz 1936 Gogoratzen elkarteak antolatu zuen berrizko udalbatzarraren laguntzaz.