Jose Luis Ibarra hil da

Jose Luis Ibarra Pagaldai 1932ko apirilaren 14an jaio zen Durangon. 1936an faxistek jotako estatu kolpeak eta osteko gerrak erabat baldintzatu zuen bere bizitza eta famliarena. Aita eta osaba fusilatuak, ama erbestean hila, aitite modu krudelean eraila… Galtzaileen aldean egotearen ondoriorik latzenak bizi izan zituen Jose Luisek eta bere familiak.

Durango 1936 elkarteari eskainitako elkarrizketa osoa hemen.

Ebakuazioa eta amaren heriotza

Bost urte bete berri edo betezear zituela eta faxistak Durangaldea hartu baino lehen, Jose Luis, Libertad arreba eta Isabel Pagaldai, ama, Bartzelonara ebakuatu zituzten. Han egon ziren Kataluniako hiriburutik ere ihes egin behar izan zuten arte, Toulousera jotzeko. 1940 aldera, ama gaixorik izeko batekin Toulousen utzita, Martzaan (Atxondo) bizi ziren aitite-amamagana itzuli ziren Jose Luis eta Libertad (geroago Maite, derrigorrean). Handik denbora asko barik, ama erbestean hil zen Toulousen. Jose Luis eta Libertad Martzaan hazi ziren aitite-amamekin.

Aita: Juan Ibarra Arantzeta militante anarkista

Aita, Juan Ibarra Arantzeta mlitante anarkista sutsua zuten. Gerran CNTko Amuategi batailoiko kapitaina izan zen. Preso hartu eta Larrinagako espetxetik ihes egitea lortu zuen. Egun batzuk ihes eginda pasa ostean, Irunen atxilotu eta Burgosen fusilatu zuten 1939ko abuztuaren 3an.

Osaba, Antonio Ibarra Arantzeta, sozialista eta Fulgencio Mateos batailoikoa, preso hartu eta Derioko hilerrian fusilatu zuten 1938ko urtarrilaren 18an.

Aitite, Jose Luis Ibarra extrajudizialki eta krudelki hil zuten Durangoko zenbait faxista ezagunek, Bitañon, modu krudelean.

Arina bekio lurra Joser Luis Ibarra Pagaldairi.