XXVI. Castet Eguna apirilaren 22an

Hilaren 22an ospatuko da aurtengo Castet Eguna Zaldibarren. Hogeita seigarren ekitaldia izango da aurtengoa. Goizeko 10:00etan udaletxeko plazan egina dago zita Santamañezarrera igotzeko. Tontorrean ikurriña jarri eta argazkia egin ostean, berriro ere herrian hainbat ekintza antolatu ditu Castet Elkarteak: lore esakintza udaletxeko plazan, kalejira eta ekitaldia 13:00etan Castet elkartean. Ondoren bazkaria izango da.

Mugalari.info webgunean Manuel Sagastibeltzak Castet komandanteari buruz esandakoak hemen.