Lagun iezaguzu!

Hildakoen zerrendak osatzen:

Abadiño

Atxondo

Berriz

Durango

Elorrio

Ermua

Garai

Iurreta

Izurtza

Mallabia

Mañaria

Otxandio

Zaldibar

 

Jarduerak 2007

 

Durangoko alkatearentzako eskutitza (2007-06-19)

 

2007ko ekainaren 19a

Durangoko Alkate Jaunari:

 

Behean sinatzen dugunok, II Errepublikaren eta Euzkadiren gobernu demokratikoen aurka armaz altxatutakoek hildako edo desager araziko Esteban Nicolás Barreña, Joaquín Elizegi, Ramón Elizegi, Juan Eskubi, Antonio Ibarra, José Luís Ibarra,  Juan Ibarra, Ignacio Odiaga, Raimundo Uriarte eta Bernabé Uribe gudari, herritar eta miliziano durangarren senitartekoak gara, eta zugana jotzen dugu ondoren datorrena adierazteko.

 

Zugana jotze honek arrazoi bat dauka: duela gutxi, 2007ko martxoaren 31n, 1936ko altxamendu faxistak eragin zituen hildako durangar guztien oroimenari eta ohoreari eskainitako oroitarria jartzerakoan,  Durangoko alkate legez, garai horretako alde bien adiskidetzea bideratzeko egin zenituen adierazpenak.

 

Durangoko hilerriko kaperan hildako guztiak ohoratzeko asmoz jarritako oroitarri horretan gure senitarteko batzuen izen-abizenak aipatzen direla ohartu gara, eta ez gaude ados kontu hori gauzatu den moduaz.

 

Guk ere adiskidetze bide horretan gure konpromezua eta nahia adierazi nahi ditugu. Baina horretarako, adiskidetze hori gauzatu dadin, gatazka-konponbideetan erraztu behar den adiskidetzean etikoki eta moralki babestuta, Durangoko Alkateari herri honetako Udalbatzarra ondoko eskaeren alde jar dadila eskatzen diogu, eta eskaerak aurrera ateratzeko beharrezko neurriak har ditzala:

 

1. Egia itzultzea eta aldarrikatzea. Gure ustez Oroimen Historikoa Berreskuratu beharra dago. Horretarako Durangon  II Errepublikaren, gerraren eta frankismoaren errepresioaren garaian gertatutakoa sakon ikertu beharko litzateke. Helburua biktima guztien oroimen indibiduala eta kolektiboa itzultzea litzateke.

 

2. Zuzentasunaren itzultzea eta aldarrikatzea. Garai horretan hildako, fusilatutako, atxilotutako, errepresaliatutako eta umiliatutako guztien izen ona itzultzea eta aldarrikatzea, Durangoko herriaren aurrean bandalo, hiltzaile, hondatzaile edo antzeko hamaika gauza legez aurkeztuak izan ziren eta. Gure asmoa zor zaiena itzul dakiela da: Askatasunaren, Errepublikaren eta Euzkadiko Gobernuaren defendatzaileak izendatzea.

 

3. Altxamendu faxistak eragindako biktima guztiei (hildakoei, fusilatutakoei, desager arazitakoei, torturatuei eta atxilotuei) ohorea itzultzea. Horretarako Durangoko gune berezi bat uztea eskatzen dugu, bertan oroitarriko laiko eta guztiz zabala jartzeko eta omenaldia egiteko.

 

Idazki honen bidez adiskidetzearen alde gaudela erakutsi nahi dugu, eta bide horretan gure konpromezua agertu. Baina adiskidetzea gerta dadin, beharrezkoak dira Oroimen Historikoaren Berreskurapena eta Zuzentasuna. Hori guzti hori eskatzen dugu, eta seguru gaude gure senitartekoek herriaren alde egin zuten bezala, orain herriak dagokiena itzuliko diela.

 

Ezin izan dugu altxamendu faxistak eragindako biktima guztien senitartekoekin harremanetan jarri. Badakigu idazki honetan ez direla biktima guztien izenak agertzen, ezta hurrik ere! Gure ez-jakintasuna eta gaitasun txikia dira gabezia horren erantzule. Beste batzuetan, Epifanio Osoro durangarraren kasuan legez, dakigunagatik, ez du senitartekorik, eta horregatik ez dago goiko zerrendan.

 

Eskerrak aldez aurretik emanda, agurtzen zaitugu.

 

Sinadurak:

 

Aurkezpena

Helburuak

Estatutuak

Jarduerak

2007

2008

Egitasmoak

Zutabeak

Bazkidetza-orria

Harremanetarako

Hainbat lotura