|
Zaldibar
ASKATASUNAREN ALDE BORROKATZEARREN HILDAKO
ZALDIBARTARRAK (1936-1945)
1936tik 1945era askatasunaren alde euren bizitza
eman zuten zaldibartarren zerrenda da hau. Era
askotan eman zuten euren bizitza: batzuk frentean
hil ziren edo frentean izandako zaurien ondorioz,
beste batzuk frankistek fusilatu zituzten edo
kartzelatuta zeudela hil ziren, eta zenbaitzuk
gerratean zehar desagertu ziren, seguruenik
bide-bazterren baten hilik. Baliteke zerrenda
honetan hildako guztiak ez agertzea, edo agertzen
diren batzuen datuak zehatzak ez izatea. Horrelako
zerbait ikusten baduzu, mesedez, jakinarazi
iezaguzu.
Durango 1936 kultur
elkartearen
asmoa zerrenda osatzea da. Argazkiren bat baduzu edo
idazkiren bat, kopia bat ematea eskertuko genizueke.
Durango 1936 kultur
elkarteagaz harremanetan
zelan jarri, orri honetan aurkituko duzu. Denon
artean omenduko ditugu. Eskerrik asko.
Agirre Telleria, Francisco Areitiourtena Rekalde, Victor Maiztegi Garitaonandia, Cecilio Uribarri Euba, Fermin Urtiaga Elezburu, Leon(Aita Roman) |