Lagun iezaguzu!

Hildakoen zerrendak osatzen:

Abadiņo

Atxondo

Berriz

Durango

Elorrio

Ermua

Garai

Iurreta

Izurtza

Mallabia

Maņaria

Otxandio

Zaldibar

Agurrik gabeak omenaldia

Urriaren 24an DURANGO 1936 KULTUR ELKARTEAK gorazarrea egingo die 1936ko estatu-kolpe faxistari aurre eginez euren bizitza askatasunaren, justiziaren eta Euskal Herriko nazio-eskubideen alde eman zuten durangarrei eta iurretarrei. Errepublikarekin eta Euskadiko Gobernuarekin bat egin zutelako hil zituzten. Ekitaldi hau fusilatuen, frentean hildakoen edo frentean jasotako zauriengatik hil zirenen, kartzelan edo preso zeudela hil zirenen eta desagertu arazitakoen omenaldia izango da.

Horretarako ekitaldi xumea antolatuko da Landakoko Tximiniaren inguruan eta Plateruena kafe antzokian, arratsaldeko 8etan hasita. Durangon euren omenez jendaurrean egingo den lehen ekitaldia izango da, eta euren duintasuna, borrokaren balioa eta kemena aldarrikatuko dira.

Ekitaldian parte hartu dezazuen eskatzen dizuegu. Mezu hau zabaldu dezazuen ere eskatzen dizuegu, baita DURANGO 1936 KULTUR ELKARTEARI lagundu diezaiozuen, gizarte libreagoa eta justuagoa eraikitzen ahalegindu ziren durangarren eta iurretarren identifikazioan. Mesedez, zerrenda honetan (www.durango1936.org) norbait falta dela badakizu, edo dagoen norbaiten senitartekoak ezagutzen badituzu, jarri zaitez harremanetan DURANGO 1936 KULTUR ELKARTEArekin: durango1936@durango1936.org

Albiste gehiago

Agurrik gabeak omenaldia

Berrizko Irailaren 11ko ekitaldia

Zaldibarko omenaldia

Durangarrok esker txarrekoak ote gara?

Oroimenak Kafe Antzokia bete du

Eusko Abertzale Ekintza

Durangoko bonbardaketaren 72. urtehurrena oroitarazteko ekitaldiak direla eta

Castet Eguna, 2009-04-26

Agurrik gabeak II

Aurkezpena

Helburuak

Estatutuak

Jarduerak

2007

2008

Egitasmoak

Zutabeak

Bazkidetza-orria

Harremanetarako

Hainbat lotura

Durango 1936 Kultur Elkartea