|
Aurkezpena
Durango 1936 kultur
elkartea
2007ko martxoaren 31an sortu zela esan daiteke. Egun
horretan hasi ginen askatasunaren alde
borrokatzearren fusilatutako eta desagerraraziko
hainbat durangarren senide batzen.
Ekainean idazkia zuzendu genion Durangoko Alkateari
(ikus web orri honetan jarduerak atalean), eta
elkarrizketa eskatu genion. Elkarrizketan
askatasunaren alde euren bizitza borrokan eman zuten
durangarrak omentzeko oroigarria eraikitzea eskatu
genion, eta garai hartako idazkiak eta agiriak
biltzeko ikerketa egitea ere bai. Alkateak
egitasmoak egiteko eta aurkezteko esan zigun.
Udan
eta udazkenean zehar, senide gehiagorekin bildu
ondoren, hiru zeregini lotu gintzaizkion: elkartea
eta egitasmo biak egitea.
Elkartea egiteko estatutuak idatzi genituen (ikus
web orri honetan), izena asmatu eta legeztatzeari
ekin genion azaroaren 4ean. Era berean egitasmoak
idatzi genituen (ikus egitasmook ekintzak izeneko
atalean), eta Alkateari helarazi.
Azaroan eta abenduan zehar egitasmo biak, eta bide
batez elkartea, Durangoko alkateari eta zinegotziei,
eta zenbait alderdi zein elkarteri aurkeztu diegu.
Orain ere horretan dihardugu. Horiez gain, 2008ko
ekintzak prestatzen ari gara eta web orri hau
egiten.
Durango 1936
kultur elkartearen
helburu nagusia
askatasunaren eta herriaren alde frankismoaren aurka
euren bizitza eskaini zuten durangarrak eta
durangaldekoak omentzea eta ohoratzea da. Euren
berri izan eta herrian zabaldu nahi dugu. Baina hori
guzti hori zuen laguntzarekin baino ezingo dugu
egin.
 |