|
Helburuak
Durango 1936 kultur elkartea
demokrazian, parte hartzean, aniztasunean eta
laikotasunean oinarrituko da, eta horiek izango dira
bere hatsarreak, ezin delarik inor sinesmenagatik
edo ideologiagatik baztertu.
Helburuak honako hauek dira:
-1936ko altxamendu militarraren eta estatu-kolpearen
ondorioz Durangon eta Durangaldean gertatu ziren
errepresaliatu guztiak zerrendatzen ahalegintzea,
euren Oroimenarekiko, Egiarekiko eta
Zuzentasunarekiko eskubidea gorde dadin; ildo
honetatik, ‘DURANGOKO ETA DURANGALDEKO IZEN GUZTIAK’
deituriko errepresaliatu-zerrenda egitea du
asmotzat.
-Herri-erakundeak aipatutako ekimenak lagundu
ditzaten eta gauzatu ditzaten sustatzea.
-Aipatutako helburuak burutzeko beharrezko
ikerketa-lanak egitea; horretarako beharrezko diren
koordinazio eta lankidetzak beste erakunde eta
elkarteekin gauzatzea.
-Eginiko ikerketak eta emaitzak argitaratzea,
bereziki senideei euren beharretan laguntzeko eta
herriari Oroimena, Egia eta Zuzentasuna babestu
dezan.
-Errepresaliatuei eta euren senideei erregimen
frankistak zabaldutako sumario eta espediente
guztiak ezeztatzeko eta ixteko ahalegin pribatu zein
publikoetan laguntzea eta aholkatzea.
Argazkiaren jatorria: Gerediaga Elkartea (urte
barik) Durango 1937
martxoak 31.Gerediaga Elkartea: Durango.
-Estatu-kolpearen eta frankismoaren arduradunak eta
garai hartako giza-eskubideen urratzaileak
errugabetzeko egin diren edo egin daitezkeen lege
guztiak deuseztatu arte ekitea.
-Durangon eta Durangaldean dauden ikur eta toponimo
frankisten ezabatzea edo aldatzea proposatzea,
esaterako, kale-izenak, monumentuak, plakak edo
udalbatzarrek inoiz emaniko ohorezko tituluak,
Europako Kontseiluak 2006ko martxoan onartutakoaren
arabera.
-Frankismoaren garaian gertaturiko desjabetze
politiko guztiak eta eginiko lapurreta politiko
guztiak zerrendatzea, bereziki hasieran ‘desafectos
al régimen’ deitutakoekin gertatutakoak.
-Kaltetutako edo desjabetutako senideei ondasunak
berreskuratzen laguntzea.
-Durangon eta Durangaldean erregimen frankistak
erabilitako ‘oroimen-tokiak’ zerrendatzea, hala
nola, kartzelak, atxilotzeko tokiak, hilobiak,
borroka-tokiak, formazio ideologikoa lantzeko tokiak
eta errepresio-lekuak.
-Aurreko ataleko ‘oroimen-tokiak’ Oroimenaren
bilgunetzat eta askatasunaren eta duintasunaren
ikurtzat izendatu daitezen proposatzea.
-Frankismoak eta frankistek erabilitako hilobi
komunak bilatzea, aurkitzea eta ikertzea; beharrezko
ekimenak bertan egon daitezkeenen gorpuzkinak ikertu
eta identifikatu daitezen bultzatzea.
-Oroimen Historikoa gordetzea eta transmititzea, eta
gertatutako manipulazio historikoa deuseztatzen
saiatzea.
-Oroimen Historikoaren transmisioa eskolaren bidez
egin dadin sustatzea.
-Errepresioaren eta errepresaliatuen artxiboa
sortzea edo sortzen laguntzea, dauden agiriak bilduz
eta horretarako euren lekukotasuna eman nahi duten
guztien testigantzak jasoz.
Argazkiaren
jatorria: Gerediaga Elkartea (urte barik) Durango
1937
martxoak 31.Gerediaga Elkartea: Durango.
-Durango eta Durangaldeko erakunde publikoak
dituzten agiri guztiak egoki antolatzen eta
gordetzen eragitea eta bultzatzea; era berean, agiri
horiek ikertzaileentzat, hiritarrentzat eta bereziki
kaltetuentzat eskuragarriak izan daitezen jagotea,
Arartekoak 2005eko martxoaren 11ko idazkian
aholkatzen duen legez (1181/2003/16).
-Durango eta Durangaldeko erakunde publikoak
Espainian eta munduan zehar dauden artxibategi eta
agiritegi guztietako durangarren agiriak jasotzen
ahalegindu daitezen bultzatzea.
-Euskal Herriko Oroimen Historikoaren Artxibategia
egin dadin proposatzea eta eragitea; helburu bera
duten elkarte zein erakundeekin biltzea eta
elkar-lana bultzatzea.
-Frankismoak errepresaliatutako guztien duintasuna
eta ohorea aldarrikatzea; zentzu honetan
beharrezkotzat joko diren ekitaldi eta ekimenak
antolatzea, edo antolatzen laguntzea.
-Antzeko helburuak dituzten beste elkarteekin eta
erakundeekin lanean ekitea; asmo bereko elkarteak
sortu daitezen eragitea eta bultzatzea.
-Helburu berberak dituzten ekimenak zein ekitaldiak
antolatzen laguntzea.
-‘Revisionismo histórico’ deitutakoaren aurkako
filosofia eta hatsarreak garatzea, 1936ko
estatu-kolpearen eta erregimen frankistaren berezko
gaiztakeria aldarrikatuz; gizartea gertaera
historikoen ezagutzaz interesatu dadin ahalegintzea;
Oroimen Historikoaren errealitatea gizartean
zabaltzea.
-Frankismoaren hilketak ‘Crímenes de Lesa Humanidad’
bezala hartuak eta errugabegaitzat aldarrikatuak
izan daitezen eskatzea eta sustatzea, Nazioarteko
Amnistia erakundeak 2005eko uztailaren 18ko
txostenean eta Europako Kontseiluak 2006ko martxoko
aldarrikapenean gomendatutakoaren arabera.
Argazkiaren jatorria: Lezamiz eta
Tabernilla (2002) Saibigain, el monte de la sangre.
Sancho de Beurko Elkartea: Trapagaran.
Helburuok lortzeko
Durango 1936
kultur elkarteak
legearekin bat datozen era guztietako ekimenak
eratzeko eta gauzatzeko sortu da, eta horien
gauzapenerako beharrezko den laguntza ekonomikoa
jasotzeko ere.
Aurreko idatz zatian azaldutako jarduerak
gorabehera, Elkarteak, bere xedeak betetzeko, honako
hauek egin ahalko ditu:
-
· Bere
helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak
biltzeko era guztietako jarduera ekonomikoak
gauzatzea.
-
· Era guztietako ondasunak eskuratzea eta
edukitzea, eta mota guztietako egintzak eta
hitzarmenak egitea.
-
· Nolanahiko
ekintzak burutzea, betiere legeekin eta bere
estatutuekin bat etortzekotan.
|