|
Askatasunaren alde hildakoei gorazarrea Santamaņezarren (Zaldibarren)
1937ko apirilaren 24an tropa faxistak
Zaldibarren mugara heldu ziren, Intxortako lubakiak eta
gudarien eta milizianoen erresistentzia hautsi eta gero.
Hurrengo egunean, 25ean, Zaldibarko Santamaņezarrera heldu
ziren goizaldean, eta bertan berriro hautsi zuten gudarien
eta milizianoen erresistentzia, hauek gogor ahalegindu arren
zeukaten arma gutxi eta zaharkituekin.
Santamaņezarren borroka latza eta
odoltsua gertatu zen 25ean zehar eta berrogeitaka gudarik
eta milizianok galdu zuten euren bizia. Beharbada,
ospetsuenak Abellaneda batailoiko Castet kapitaina eta
Zubeltzu tenientea izan ziren.
Ondoko egunetan, gudarien eta
milizianoen erresistentzia gaindituz, tropa faxistak
Durangaldeko herrietan sartu ziren, ikara eta heriotza
zabalduz.
Aurten, 71 urte betetzen direnean,
Durangaldeko eta Euskal Herriko Oroimen Historikoaren
inguruan dihardugun hainbat elkarte batu egin gara faxisten
aurka egiten ahalegindu ziren gudariei eta milizianoei
gorazarrea egiteko. Horregatik, apirilaren 27an Zaldibarko
Santamaņezarren elkartuko gara, lubakiak egon ziren lekuan,
goizeko 11etan. Bertan omenaldi xumea egingo diegu: lore-eskaintza,
txalaparta, trikitixa, hitzalditxoa eta egun horretan
ibilitako gudari bati oroigarria emango zaio.
Eskutitz honen bitartez omenaldira
etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Goizeko 11etan
Santamaņezarren, edo 10etan Zaldibarko Udaletxean
Santamaņezarrerantz abiatzeko. Zatozte gurekin geure
herriaren askatasunaren alde egin zutenak omentzeko eta
goratzeko!
Castet elkartea (Zaldibar), Andikona
Elkartea (Otxandio), Berriz 1936 Gogoratzen, Durango 1936
eta Ahaztuak 1936-1977.
Gaizka Zabarte, S746361A, Bekoetxe 2,
48250 Zaldibar, 946225237.
Andoni Barreņa, 72169230Z, Eitua 18,
48240 Berriz, 656767604
Maite Arrizabalaga |